BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

Veure entrades
BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

ARAMAIOKO KULTUR ETXEA. Nardeaga 36, 01160 Ibarra (Aramaio). Veure mapa


Venda online tancada.

Per a més informació pregunti a l'organitzador de l'esdeveniment.

Les dades de l'organitzador estan a l'apartat "Organitzat per".

Descripció

Eraldaketa sozialarena esparru zabala da. Bertan lanean ari garenok, galduko ez bagara, heldulekuak behar ditugu, norabidea adieraziko diguten seinaleak. Bestela esanda, eraldaketa-prozesuen bidean lagunduko diguten bide-argiak behar ditugu. Eta, hona hemen funtsezko hiru bide-argi: euskalgintza eta hizkuntza gutxituen berreskurapen-prozesuak, feminismoa eta genero-berdintasunaren esparrua, eta ingurumena eta iraunkortasunaren arloa, beti ere planetaren eta baliabideen mugen ikuspuntutik.

Hainbat eta hainbat ditugu gizartea eraldatzeko lanean ari diren eragileak, izan herri ekimeneko, izan pribatu, izan publiko. Gorbeialdeko Kuadrillan ere hala ari gara. Goian aipatutako hiru zeharlerroek gizartearen eraldaketa- eta eraberritze-prozesuan izan dezaketen (edo izan behar luketen) papera jorratu nahi dugu jardunaldi honetan: non eta noiz egiten duten bat, nola lagundu dezaketen elkar, zer modutara argitu diezaioketen elkarri eraldaketarako bidea.

Horretarako gonbidatu ditugu gai honi buruz zer esan eta zer ekarri izango duten hiru aditu: Lorea Agirre antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria, Mikel Otero legebiltzarkidea eta ekintzaile ekologista, eta Ainhoa Olaso Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea; Ane Zuazubiskar kazetariaren gidaritzapean ariko dira hirurak.

En aquest cas el promotor no ha especificat la política d'accés a menors, si tens qualsevol dubte, t'animem et posis en contacte directament amb ell.

5 Opinions Veure opinions

Opinió verificadaVa assistir el 21/05/2021
Nire iritzia
Hizlariak ederto. Aurkezpena luzeegia. Gaia zabalegia, nire iritzian, fokoa mugatu balitz hobe.
Begoña Basterretxea
25/05/2021
Opinió verificadaVa assistir el 21/05/2021
bide argiak bide, lausoak baina aurrera
Jardunaldia uste baino gehiago gustatu zitzaidan. Formatua arina eta entretenigarria egin zitzaidan bertaratu aurretik uste nuenaren kontra. Uste nuen astunagoa izango zela baina arina eta entreteniga Llegir més ria egin zitzaidan. Jasangarritasunaren bidetik lana egiterakoan TRANSBERTSALITATEA oso garrantzitsua da eta jardunaldian hori garbi kusi zen. Eragile ezberdinen arteko elkarlana ezin bestekoa dela azaleratu zen eta horren kontzientzia izatea oso garrantzitsua dela nabarmendu zen, behin eta berriz. Indibidualismoak indarra hartu du azken urteotan eta ongizate indibidualaren eskubidea inkonzienteki aldarrikatzen dugu honek duen arriskua kontutan izan gabe. Eta guzti honetaz baliatzen da gaur egun neoliberalismoa (madrileko azken hauteskudeak kasu), bere posizioa indartzeko. Gure esku dago horri bide eman edo elkarlan sare kontzienteak sortu eta lana egitea, lanean jarraitzea. Guretik, txikitasunetik, aniztasuna oinarri hartuta. Eztakit nola izan ziren hizlariaren hitzak baina finean jaso nuen ideia..... GAUR EGUN OSO ERRAXA DA FAXISMOAN ERORTZEA, indibidualismoan oso errax erortzen bait gara. Feminista aktibistak (izena ez dut gogoratzen) bukaeran esandakoa ere asko gustatu zitzaidan; mugimendu feministan lanean hasi zenean beste eragileen lanaren kontzientzia hartu zuela eta momentu baten LEKU edo ERAGILE GUZTIETAN EGON NAHI ZUELA ZIOEN.. DENA ELKARLOTUTA BAIT DAGO. Gaztetasuna iradokitzen zuen baina hortaz gain elkarlanaren eta transbertsalitatearen kontzientzia ere baduela erakutsi zuen. DENA ELKARLOTUTA BAIT DAGO. (Gainera lotsatua esan zuen, esaten ari zena ezer berria izango ez balitz bezala... eta zerbaitekin bukatze aldera baina BENETAKO EGIA ESAN ZUEN) . Besterik gabe eta BLA BLA BLA.... Jarraituko nuke. Eskerrik asko Aitor
Aitor Larrañaga
23/05/2021
Opinió verificadaVa assistir el 21/05/2021
Bikain
Horrelako gehiago...
Ander
23/05/2021
Opinió verificadaVa assistir el 21/05/2021
3 egoeren elkar-eragina, interdependentzia eta kontzientzia
Saio ederra, ikuspegiak bateratu eta osotasunez euskara, feminismoa eta ekologia uztartuz, zer izan nahi dugu pertsona gisa, zer balio erantsirekin lotu nahi dugu nire/gure komunitatea eta munduko jen Llegir més artea?
Olatz
22/05/2021
Opinió verificadaVa assistir el 21/05/2021
Oso interesgarria
Eta kontzientzia handiagoa hartzeko guztiz baliagarria. Ea txarangan joateari utzi, eta martxan jartzen gaituen. Mila esker!
Bertol
22/05/2021

Compartir!

Organitzat per

Gorbeialdeko Kuadrilla

Veure detalls
Nosaltres i els nostres socis utilitzem cookies pròpies i de tercers amb la finalitat d'oferir-te el servei de manera correcta, mesurar les visites que es realitzen a la nostra web i, en casos concrets, mostrar-te publicitat i permetre't compartir continguts en xarxes socials. Pots obtenir més informació sobre les cookies, consultant la nostra Política de Cookies.