Paristik Donostiara itzuli da Lara, Telmo bikotekidearekin, bertan behin betirako geratzekotan. Daniel, aldiz, inoiz ez da hiritik mugitu; Vera bikotekidearekin bizi da, eta amaren etxe-agentzian lan egiten du. Salgai dagoen etxebizitza bat erakutsiko dio Danielek bikote iritsi berriari, eta, etxe horretan, haren eta Lararen begiradek bat egingo dute. Baliteke ez izatea elkar ikusi duten lehen aldia; baliteke, behinola, euri zaparrada batek elkartu izana, aterpe beraren azpian.
Zuzendaria: Alberto Gastesi
Iraupena: 97 minutu
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2022
Jatorrizko hizkuntzan, euskaraz-gaztelaniaz
Ondoren, solasaldia zuzendariarekin eta filmeko protagonistekin.