ANJEL LERTXUNDIRI ELKARRIZKETA-SOLASALDIA

Kultur etxea. Eusko Gudariak kalea 26 - Karte ansehen
Verschiedene Termine -
Veranstaltet von Orioko Udala
Promoter s p%c3%a1gina 4

Kaufe Deine Eintrittskarten

Online Verkauf geschlossen

Für mehr Infos setze Dich gerne mit dem Veranstalter des Events in Verbindung.

Die Kontaktdaten des Veranstalters findest Du unter dem Abschnitt "Verantaltet von".

Ereignisdetail

ANDU LERTXUNDIri elkarrizketa-solasaldia. 

Ibon Gaztañazpi eta Aritz Mutiozabal kazetariek bideratuta. 

Antolatzailea: KARKARA aldizkaria 

Laguntzailea: Orioko Udala


Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Idazle lanetan, bi ezizen erabili izan ditu: Andu —aitaren baserriaren izena— eta Iñaki Aldai. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik. Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Sariak:

  • 1983ko Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari, Hamaseigarrenean, aidanez liburuarengatik.
  • 1991ko Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari, Kapitain Frakasa liburuarengatik.
  • 1999ko Euskadi Literatura Saria, Argizariaren egunak liburuarengatik.
  • 2000ko Rosalía de Castro Saria, Centro PEN Galicia.
  • 2010eko Espainiako Literatura Sari Nazionala, saiakera alorrean, Eskarmentuaren paperak liburuagatik (gaztelaniaz Vida y otras dudas du izenburua). Gainera, 1994ko finalisten artean ere izan zen, Otto Pette eleberriarengatik.


Zugangsrichtlinien

In diesem Fall hat der Veranstalter keine Altersbeschränkung festgelegt, wenn Du dennoch Zweifel hast setze Dich gerne mit dem Veranstalter direkt in Verbindung.

Kommentare

4
Hitzen maisua
Orio, Zarautz, haurtzaroa, hitza, euskara, bizipenak… Unkigarria eta aberasgarria.
Nagore War dabei am 24/11/2022
ZORAGARRIA
ZORAGARRIA
Koldo Bittor War dabei am 24/11/2022
Ekitaldia bikaina
Ekitaldi sentikorra eta gertukoa
Bikaina War dabei am 24/11/2022
Andu
Interesgarria eta hunkigarria. Kazetariak flojo samar
Amaia War dabei am 24/11/2022
We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy.