Kaufe Deine Eintrittskarten
Ereignisdetail
Egileak: Jon Ander Urresti, Beñat Urrutia
Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Indu stria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi. Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak eztabaidatzeko asmoz.
IG: @jonanderurresti
Zugangsrichtlinien