Kaufe Deine Eintrittskarten
Online Verkauf geschlossen
Für mehr Infos setze Dich gerne mit dem Veranstalter des Events in Verbindung.
Die Kontaktdaten des Veranstalters findest Du unter dem Abschnitt "Verantaltet von".
Ereignisdetail
2004an jaio zen Mugaldekoak taldea, Edu Zelaietak Susa argitaletxearekin argitaratutako poema-liburu batetik salto eginda. Geroztik, betiere literatura eta musika uztartuta, hiru disko eman dituzte argitara Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Oraingoan, Galdemoduen trilogia izeneko azken lana aurkeztera hurbilduko dira Lugaritz Kultur Etxera: pop-rock, folk, blues eta country kutsuko doinuak entzun ahalko dira, kantu, poema edota kantupoemen gisako formatuetan.
Horretarako, Edu Zelaieta idazleaz gainera, Berako musika harrobitik ateratako bi lagun arituko dira jendaurrean: Beñardo Goietxe (ahotsak eta gitarrak) eta Raul Garcia Etxeberria (koroak, gitarrak, harmonika eta jostailuzko pianoa). Kantuetan zein testuetan umore printzak dastatuko dira, baita bizitzaz (eta heriotzaz) galdetzera gonbidatzen duten hitzak eta akordeak ere.
Zugangsrichtlinien
Kommentare
1