Azken gerra karlistaren amaieran, basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek soldaduek eraso egin duten umezurztegi batetik neskato bat erreskatatuko du. Hilzorian dagoen haurrak uste du aingeru bat agertu zaiola, haren bila etorri dena Zerura eramateko. Laster ohartuko da izaki arrotz honek betiko bizitza eman diola berarekin betiko gelditzearen truke. Egoera berri honetan, bere haurtzaroan betirako harrapatuta, ahal bezala biziko da, bakardadean eta ilargiak eten gabe kontatzen, Candido ezagutu arte. Gizon xumea da eta bere etxean hartuko du galdu zuen alaba balitz bezala. Baina haurrak bizi nahi du, ez du hilezkor izan nahi.
Zuzendaria: Igor Legarreta
Iraupena: 102 minutu
Herrialdea: Euskal Herria
Adina: 12 urtetik gorakoentzat
Hizkuntza: euskara