Estatu mailako 2018ko heavy metal disko onena izendatu dute The Wizards taldearen 'Rise of serpent', eta ez da gutxiagorako. Bilbotarrek 70ko hamrkadako proto heavy metal gordina jorratzen dute. Doinu bakoitzean nabari zaie heavy metalari dioten maitasuna, eta zuzeneko indartsu eta bizi-bizietara eramaten dute diskoan nabari zaien pasioa.
The Wizards bilbotarrekin batera The Hammer Killers bermeotarrak izango ditugu Sanagustingo oholtzan. 'Motorhead' taldearen pasuak jarraituz dabil hirukotea, eta Lemmy bera ikusiko dugu zenbait momentutan oholtzan.