Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, taldeko kantari izandakoa bakarkalari gisa ari da. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.
2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen. Proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da nagusi. Udazkenean lan berri bat plazaratuko du: Dardara hura izeneko singlea. Pello Lizarralderen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariarena da. Lan kolektibo honen emaitza ospatzeko, bira berri bati ekingo dio Don Inorrezek. Urriaren 20an igandearekin, Sanagustin Kulturgunean arituko da. Lau dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea arituko dira zuzenean.