Dublindarrak

Soreasu antzokia ¿Cómo llegar?

Evento cerrado

Descripción

SINOPSIA
Dublin, 1904 urteko Errege Eguna. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta urtero bezala, afaria antolatu dute beren egoitzan. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaiak gaua giro ezin hobean igarotzen ari dira eta horien artean daude Gabriel (anfitrioien iloba) eta Gretta, bere emaztea.

Gabriel protagonista, gonbidatu “perfektua” da, zentzuduna, brindisaren aurretik diskurtsoa botako duena, gizon sentikorra, kultua eta familiako aita zuzena. Dena da perfektua, nahiz eta giroak kutsu dekadente eta artifiziala izan. Baina festa bukatzear dagoela, abesti baten doinuak Gretta negar egiteraino hunkitzen duela ohartzen da Gabriel.

Zein sekretu gorde dezake emakume sentikor honek bere bihotzean? Maite duen gizon baten alboan egotera eraman duen sekretu bat, baina beharbada ez du beste hura maite izan zuen bezain beste maitatzen. Grettak Gabrieli ikusarazten dio bizitza guztia daramala bera maitatuz hil zen gizon baten doluaren zama bere bihotzean eramaten.


FITXA ARTISTIKOA
• Egokitzapena Jose Antonio Vitoria Eta Garbi Losada
• Zuzendaritza: Garbi Losada
• Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota   
• Ekoizpen Exekutiboa: Jose Antonio Vitoria
• Argiztapen Diseinua: Xabier Lozano
• Musika: Javier Asin
• Euskarazko Bertsioa: Bego Losada
• Zuzendari Laguntzailea_Dorleta Urretabizkaia
• Bideoa: David Bernués
• Espazio Eszenikoa: Jose Antonio Vitoria Eta Garbi Losada
• Jantziak: Tytti Thusberg
• Ile-ApainketaEstibaliz Rivas
• Eszenografia Egileak: A Oscuras
• Atrezzoa: Diana Cristóbal
• Diseinu Grafikoa: Estudio Lanzagorta
• Argazkiak: Eztiphoto
• Zuzendaritza Teknikoa: Karlos Pereira
• Teknikariak: A Oscuras, Jorge Rivero
• Ekoizpena: Leyre Ortiz, I. Villalba
• Ekoizpen Laguntzailea: Tomas Vitoria

Noticias

27 de oct 13:14

EUSKAL ANTZERKIGINTZAREN UZTA ANITZA IKUSGAI EUSKAL ANTZERKI TOPAKETEN XXXV. EDIZIOAN

Euskal antzerkigintzako eragile ugari elkartu dira gaur Udal ordezkariekin aurtengo Euskal Antzerki Topaketen aurkezpenean. Denen ahotan, "beharrezkoa" da euskara hutsean egiten den topaketa bakar hau. Azaroaren 1etik 26ra bitartean denetarik eta denetzako [...] modukoa izango da ikusgai herriko txoko desberdinetan.  Euskara hutsezko tamaina horretarako antzerki topaketa bakarra da Azpeitiakoa: "Bakarra izan ordez, bat izan nahiko genuke, ordea", azpimarratu du Josu Labaka kultura batzordeburuak. Antzerkigintzaren bueltan lanean ari dira herriko eragile eta norbanako ugari, eta antzerkiaren bueltan "beste bultzada bat" ematea dutela helburu zehaztuz hasi du hitzartzea: "Antzerkiaren munduan, modu zabalean, lanean ari diren horiei baliabideak eskaini, lagundu eta babesteko ari gara lanean".  Eneko Etxeberria alkateak 35 urte horietan zailtasun askori egin behar izan dietela aurre adierazi du: "Herri txikia gara, aurrekontu handia dute topaketek eta zailtasun handiak izan ditugu, batez ere krisi garaian", adierazi du. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak topaketei ematen izan dion laguntzarik ez zuen jaso, eta aurtengoan ere ez du jasoko. Hala ere, Azpeitiko Udalak topaketak mantentzeko egin duen ahalegina aipatu du: "Guk antzerkiaren aldeko apustua egiten dugu. Ez zaigu juxtua iruditzen horrelako ekimen bati guk eutsi beharra, baina guk konpromiso osoa dugu topaketei eutsi eta antzerkigintzaren alde lanean jarraitzeko", adierazi du Etxeberriak.  Topaketetik haratago, ordea, Azpeitian abian dira antzerkiari lotutako beste hainbat proiektu: "Topaketetan bukaerako emaitza ikusten bada ere, sormen lan handia dute atzetik antzezlanek eta azken 3-4 urteotan Kulturaz Kooperatiba sormen prozesu horiek balion jarri eta laguntzen ari da", adierazi du Aitor Beingoetxea Kulturazeko kideak. Hala, egoitza programaren bidez aurtengo maiatzean Azpeitian egoitza programan parte hartu zuen 'Heriotza bikoitza' obra izango da ikusgai. Obra horietako esperientziak eta sormen prozesua bera ikastetxeetako ikasleekin eta herritarrekin elkarbanatzeko mediazio saioak ere abiatu dituzte.  Xabier Agirre Txalo taldeko kideak Azpeitiko antzerki zaletasuna ekarri du gogora: "Nik uste dut gu 86 edo 87. urtetik askotan etorri izan garela hona antzerki obra ugarirekin. Urte zailak ziren hasierako haiek, herri askotan ez zegoelako antzokirik, eta ikusleak ere antzerkia zale gutxi zeudelako. Baina Azpeitira antzokira etortzen ginen, eta plaza beti beteta izaten zen". Orduan, orain bezalaxe plaza garrantzitsua zen.  Oier Guillan eta Xabier Ziarrusta bat etorri dira euskal antzerkigintzaren aniztasuna, produkzioa eta kalitatea erakusten duela egitarauak azaltzean: "Durangon liburu eta diska azoka egiten da. Eta Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak Euskal Herriko antzerkigintzaren azoka dira. Erreferentzia dira, goi mailako programaketa ausarta eta anitza da aurtengoa. Ziarrusta topaketetako bi proiekturen partaide da, formatu txikiko Bihotz salataria eta Miss Karaoke obretan aktore lanak egingo ditu. Oier Guillanek euskarazko antzerkigintza "bere osotasunean" erakusten duen "erakusleiho bakarra" dela Azpetikoa ere azpimarratu nahi izan du.  Sarrerak salgai Sarrerak takilan bertan salgai jarriko dira egunean. Aurrez erosi nahi dituztenek, berriz, azpeitia.eus webgunearen bidez dute horretarako aukera. Helduen sarrerek 5 euro balio dute, eta haurrentzakoak 3 euro. Gaztetxeko emanaldiek, berriz, ez du sarrerarik izango.  Egitaraua Azaroak 1, asteazkena. V. Antzerki Eskolen Eguna Goizean, EHAZEk antolatuta eta Metrokoadroka Taldeak gidatuta antzerki ikerkuntza: tailerrak eta Pertsonaien iraultza kale antzerkia, Antzokitik at! taldearen eskutik. Plaza Nagusian. Amaitzeko, ogitartekoak Sanagustin kulturgunean. Azaroaren 1etik 17ra Corrado Massacciren Txontxongiloen ametsak txontxogilo tailerra ikastetxeekin eta txontxongilo erakusketa, Betharram Aretoan. Azaroak 3, ostirala 21:30ean: Miss Karaoke, Soreasun. Metrokoadroka Kolektiboaren eta Pez Limboren eskutik. Azaroak 4, zapatua 21:30ean: Ez dok hiru, Soreasu antzokian. Tartean Teatroaren eskutik. Azaroak 5, igandea 17:00etan: Mendi tontorrean, Soreasu antzokian. Txaloren eskutik. Azaroak 9, osteguna 21:00etan: Erbeste edo sahiets baten aldarrikapenak, udaletxeko ganbaran. Anodino Teatroaren eskutik. Azaroak 13, 14, 15 eta 16 Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkia 11:00etan eta 15:30ean, Soreasu Antzokian. Azaroak 10, ostirala 21:30ean: Hau da nire ametsen kolorea, Soreasun. Compagnie Rouge Elea. Azaroak 11, zapatua 21:30ean: Etxeko saltsak, Soreasu Antzokian. Txalo Prokuzioak. Azaroak 12, igandea 17:00etan: Azken itzulia, Soreasu Azntzokian. Theatre des Chimeres. Azaroak 12, igandea 17:00etan: Plisti plasta, Dinamoan. Pantzart Teatroa. Azaroak 17, ostirala 21:30ean: Heriotza bikoitza (Doble Malta), Soreasu Antzokian. Jon Ander Alonsorekin. Azaroak 18, larunbata 21:30ean: Hysteria, Soreasu Antzokian. Eromen Produkzioaken eskutik. Azaroak 19, igandea 17:00etan: Lunaticus Circus, Soreasu Antzokian. Teatro Paraiso. Azaroak 23, osteguna 21:30ean: Hozkailua, Gaztetxean. Huts Teatroa. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da. Azaroak 24, ostirala 21:30ean: Bihotz salataria, Gaztetxean. Atx Teatroa. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da. Azaroak 26, igandea XXXV.Euskal Antzerki Topaketen bukaerako ikuskizuna 18:00etan: Maurizia, Soreasu Antzokian. Aukeran Dantza Konpainia. 
Leer más

1 opiniones

2.0 / 5
Mailo

Correcto

11/11/2018 09/11/2018
Cargar más opiniones

Cómo llegar

Soreasu antzokia
Soreasu auzoa
Azpeitia, Guipúzcoa