Mario Casas aktoreak, Juanen papera hartuko du pelikula honetan, hirugarren gradua betetzen ari den aita batena. Protagonistak baimen berezi bat lortuko du bere alabaren jaunartzera joateko. Kalera irtetzean, bere auzoko (Las Tres Mil Viviendas) errealitatea ezagutuko du, biolentziaz betetako errelaitatea. Jaunartzearen egun berberean, bere alabaren ustekabeko heriotzak, narkotrafikoaren eta poliziaren korrupzio kasu bat azaleratuko du. Neskato honen heriotzaren kasua, Eli izeneko inspektore baten esku geldituko da. Juanek bere akzio propioak hartu nahi ditu eta Elirekin konfrontatuko da.
Paraleloan egiten diren inbestigazioak, ongi gordetako sekretuak eta auzoko egoera oinarri, "Adiós" filmak justiziaren bi aurpegiak erakusten dizkigu. Mario Casas aktoreaz gain, Natalia de Molina, Ruth Díaz, Carlos Bardem eta Vicente Romerok hartzen dute parte.