SINOPSIA
Gorputz lohitsuak elkar zizelkatzen, keinu bakoitzarekin eraldatuz, atzean arrastoa utziz. Presarik gabe. Harremanaren metafora, buztinezko eskultura baten erara, bizitzan zehar zizelkatutako adiskidetasunarena, bere lore eta arantzekin. Zizelkatzearen, eraldatzearen ideiak eta atzean utzitako arrastoek, espazio intimo eta hunkigarri bihurtzen dute. BESARKADA, ikuskizun dotorea gorpuztuz.