Hil Kanpaiak Imanol Rayo zuzendariaren 2020ko euskarazko misteriozko filma da, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Gerizmendi deituriko baserri bat da guztiaren epizentro; izan ere, giza hezur batzuen arrastoak agertuko dira egun batean. Nola jokatu jakin ez, eta Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzea erabakiko dute; eta Nestorrek, Ertzaintzari. Baina Ertzaintza heltzerako, desagertu egingo dira hezurren arrastoak.
Argitaratze-data: 2020
Jatorrizko hizkuntza: Euskara
Genero artistikoa: Misteriozko zinema eta thrillerra
Iraupena: 95 minutu
Zuzendaria: Imanol Rayo
Antzezleak: Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Yon González, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Patricia López Arnaiz, Andrés Gertrúdix, Patxi Santamaria, Sara Cozar, Nerea Mazo.