Inoren Ero Ni taldeak "Il cercatore di perle" (Bidehuts, 2019) diskoa aurkeztuko du Tolosako Bonberenean. Taldearen estudioko seigarren emaitza dena Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da, Martxel Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean.
19:00etako sarrerak agortu direnez, 17:00etan beste emanaldi bat eskainiko du taldeak.