URDINDUZ 2023
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio
Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
Banaketa: Portal 71
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
Antolatzaileak: Azkoitiko Udala eta URDINDUZ 2023