URRUNA / Tripak kolektiboa

URRUNA / Tripak kolektiboa

Ver entradas
URRUNA / Tripak kolektiboa

URRUNA / Tripak kolektiboa

Dinamoa Sormen Gunea. SOREASU AUZOA. Ver mapa


Venta online cerrada.

Para más información pregunta al organizador del evento.

Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".

Descripción

Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?

Urrunak leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala. Igarobide bat agertzen da sumendi aktibo baten magalean. Laba irristatzen da, sumendia dardarka ari da bere zatiak dirdiratuz. Bertako biztanle ohiek, labak irentsita eta harri bihurtuta, osatzen dituzte orain paisaiaren erliebeak. Bizirik dirauen komunitate

txiki bat ikus daiteke. Alargunez osatutako koro izerditsua da, neurriz kanpoko egunsenti baten oroitzapena partekatzen duena. Paregabeko egoera horretan, harremanetan daude kiskaldutakoekin, haiekin orain maitekiro, hurrengoan axolagabe eta ikaragarriro jokatuz. Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?

Giro horretan, berehala zimelduko den lore bat bailitzan, gaixo birjinal bat jaiotzen da. Pertsonaia horrek, berehala liluratuko du bidaiari bat, eta hau betirako geratuko da leize horri so. Biztanleen beldur eta augurioek, eta bidaiariaren maitasun desesperatuaren adierazpenek nolabaiteko erregu baten antza dute… Metal preziatu bat irteten da sumendiaren barrutik. Gertaera hori misterioarekin, atzemanezineko zerbaitekin, soinu berri batekin topo egitea bezalakoa da pertsonaientzat.

En este caso el promotor no ha especificado la política de acceso a menores, si tienes cualquier duda te animamos a que te pongas en contacto directamente con él.

1 Opinión Ver opiniones

Opinión verificadaAsistió el 5/11/2020
Ulertezina
Iruditeria ez zen ulertzen, eta eszenak ulertezinak zinen. Ez zuten asmatu.
Joxin
6/11/2020

¡Compartir!

Organizado por

Azpeitiko Udala

Ver detalles