Ainarak

Ainarak

Sarrerak ikusi
Ainarak

Ainarak

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi izan zaie iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien 'Ainarak'.

Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.

Zuzendaria: Ritxi Lizartza

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

5 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/01/25 egunean joan zen
Ainarak: gomendagarria guztiz
Oso interesgarria eta hunkigarria. Oso ondo adierazita eta jasoa.
Mertxe
2023/01/26
Iritzia balioztatuta2023/01/25 egunean joan zen
Ainarak
Ederra eta gogorra Aldi berean emakumeen migrazioaren inguruan
Aitziber
2023/01/26
Iritzia balioztatuta2023/01/25 egunean joan zen
Iritzia
Dokumentala asko gustatu zait. Aretoa erabat egokia, eta antolakuntza primerakoa.
Iñigo Saralegi
2023/01/26
Iritzia balioztatuta2023/01/25 egunean joan zen
Kriston ikerketa lana!!
oso interesgarria, asko landutako dokumentala, Bikain!!
Kistiñe
2023/01/26
Iritzia balioztatuta2023/01/25 egunean joan zen
Ainarak nere begietatik
Oso oso interesgarria!!! Enuen Ainarek egiten zuten bidearen eta lanaren berririk, berriz artzain, baina nola ez abeltzaintzan aritzen ziren gizonen historia. Izugarrizko bidea egiten zuten Ainarek, i Gehiago irakurri dar asko zuten, baina nola ez emakume izateak... Horrelako dokumentalak ezinbestekoak iruitzen zaizkit, transmisioa ezinbestekoa baitugu, gure historia ezagutu dezagun. Gizonezkoen historia pila dauzkagu, baina emakume asko geratzen dira oraindik ere itzalpetik atera gabe!!!! Dokumental ederra Anne!!! Eskerrikasko!
Naiaba
2023/01/26

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.