Amua

Amua

Sarrerak ikusi
Amua

Amua

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

AXUT - ARTEDRAMA

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea.

Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu.

Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

Zuzendaria: Ximun Fuchs
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
Musika: Maite Larburu


 

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

2 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2021/04/15 egunean joan zen
Rato ederra
Rato ederra
Iokin
2021/04/16
Iritzia balioztatuta2021/04/15 egunean joan zen
Amua
Oso politaa! : ))
Maitane
2021/04/16

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi