Anonyme Popular

Anonyme Popular

Sarrerak ikusi
Anonyme Popular

Anonyme Popular

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz.

Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak... Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetatik hurbiltzeko.

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak.


Igor Elortza: hitzak eta ahotsa
Rafa Rueda: doinua eta soinuak
Kulturaz kooperatiba: ikus-entzunezko narrazioak

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

4 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/02/23 egunean joan zen
AnonymePopular
Bikaina izan zen: hitzak, musika, erritmoak, jarrera... Berriz ikusiko nuke.
Amagoia
2023/02/24
Iritzia balioztatuta2023/02/23 egunean joan zen
Anonyme popular
Bizitzari errebantxa bikaina egin diote Elortza eta konpainiak. Agian, hitzek une batzuetan pisu "gehiegi" dute baina ikuskizuna, ederra da!!
Íñigo
2023/02/24
Iritzia balioztatuta2023/02/23 egunean joan zen
Oso ona
Gustora egon gara
Idurre Eta Xabi
2023/02/24
Iritzia balioztatuta2023/02/23 egunean joan zen
snonimo ezagunak
Ikaragarri gustatu zait
Jaione
2023/02/24

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.