Zure sarrerak erosi
Online salmenta itxita.
Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.
Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.
Ekitaldiaren deskribapena
Sinopsia
Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?
Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena.
Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko;Koldok urte batzuk gehiago dauzka etaheldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena?
Jaiotze-indizeak sekula baino beherago egin duten garai hauetan,guraso izateko erabakia ondo pentsatutakoa eta neurtua izaten da.Zergatik, baina? Berekoikeria ote? Beldurra? Axolagabekeria? Noiz ote da une aproposa? Existitzen al da? Seme-alabarik gabe pozik bizi al daiteke? Egoera onartzeko gai ote gara?
BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du.
Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak.
Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea,Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian?
Datorrena datorrela…
Sarbide politika
Iruzkinak
3