Lehen diska aurkeztu zutenetik, Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea
dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan. Orain artean euskal dantzen erritmo
eta doinuak izan dituzte ardatz. Material hau hartu eta eraldatzea izan da heuren lana, beti umorez eta dibertsioz,
tradiziozko hotsek egun bizi berri bat dutela erakutsi nahian. Zer berri? “Zaharrak berri”. Esaerak adierazten duen
moduan ildo beretik jorratuko dute tradizioa.Euskal dantzarekin egin bezala, egile ezezaguna duten kanta
tradizionalen gaurkotze bat egin nahi izan dute.
Pianoa: Iñar Sastre / Txistua: Jagoba Astiazaran
Dantzariak: Haatik dantza konpainia
Ahotsa: Oihana Iguaran
Zuzendari artistikoa: Aiert Beobide