Baginaren bakarrizketak

Baginaren bakarrizketak

Sarrerak ikusi
Baginaren bakarrizketak

Baginaren bakarrizketak

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Baginaren bakarrizketak jatorri, adin, arraza eta maila sozial eta kultural desberdineko 2.000 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Elkarrizketa horietan, emakumeak beren sexualitatearekiko sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.

Baginaren bakarrizketak gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.

Umorea, samurtasuna eta, tarteka, izua adieraziko dute hiru aktoreek bakarrizketa horietan. Sare honetako ehunka emakumeri ahotsa jarriko diete, eta haiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jarriko dituzte.

Egilea: Elve Ensler
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Aktoreak: Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria, Intza Alkain

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

3 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/12/22 egunean joan zen
Oso naturala
Asko gusta tu zitzaidan oso naturala egin zitzaidan eta asko entretenitu nitzan. Oso lan ona, Zorionak ekipo guztiari
Ane
2023/12/26
Iritzia balioztatuta2023/12/22 egunean joan zen
Ikuskizun earra.
Artista hirukotea. Tarte ederra pasatzeko aukera eman diguzue. Eskertzen da umorez trasmititzea hainbetse pasarte "erreal". Bejondeizuela.... Milesker.
Nadia
2023/12/24
Iritzia balioztatuta2023/12/22 egunean joan zen
Gora Motxiñak!!
Lehertu arte egin nuen barre, malkoren bat isurtzeko ere Parada egon zen. Espektakulua borobila, ikusleen artean katarsi moduko bat sortu zuena. Oso oso oso oso gomendagarria.
Milmili
2023/12/23

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi