Denak ez ziren indiano

Denak ez ziren indiano

Sarrerak ikusi
Denak ez ziren indiano

Denak ez ziren indiano

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

ESTREINALDIA!!!

'Denak ez ziren indiano' proiektu berria estreinatuko dute Hernaniko Bitartean folk taldeak eta Ttarla dantza taldeak. Argentinako eta Euskal Herriko musika uztartzen dituen lan musikala da eta garai bateko euskaldunek bizitutako herrimina eta ondorengoen Euskal Herriarekiko maitasuna islatuko ditu.

Bertaratzen diren entzuleak, Euskal Herria eta Argentina artean bidaiatzen sentituko dira: gitarrak Argentinara eramango ditu, tokiko erritmo eta abangoardiako melodiei esker; akordeoiak, perkusioak, txistuak eta albokak, berriz, Euskal Herrira ekarriko ditu bueltan. Bidaia horretan bi herrialde horietako herri-musikaren arteko elkarrizketa
sortuko dugu, lur haien doinuen usain epel eta goxoenez betetako kontzertu batean.


Bitartean taldea:
- Ixiar Jauregi Loiarte, ahotsa eta perkusioa
- Garazi Navas Mundiñano, akordeoia
- Haritz Ezeiza Zabala, txistua eta alboka
- Sebastian Ustarroz Dabadie, gitarra eta ahotsa

Ttarlako dantzariak:

- Olatz Encinas
- June Olaran
- Andrea Galan
- Udane Arruti
- Igantzi Olaran
- Maddi Galarza

Zuzendari artistikoa:

- Izar Aizpuru

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

1 Iritzia Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2021/03/4 egunean joan zen
Ez dira denak indianoak
Musikariak primerakoak. Eszenatokia oso ondo jarria. Dantzariak ondo.
Jaione Rodríguez Esnaola
2021/03/5

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies. Para seguir navegando debes aceptar todas o puedes rechazar aquí las cookies de medición y marketing.
Rechazar