Zure sarrerak erosi
Online salmenta itxita.
Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.
Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.
Ekitaldiaren deskribapena
Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra da eta 14 urterekin hasi zen bere musika proiektua lantzen. 2020an egin zuen publiko Gaztea Maketa lehiaketan eta bere ibilbide musikalari ekin. Pop-a egiten du, goxotasuna eta sentikortasuna dira nagusi bere musikan, eta garrantzi berezia ematen die letrei. Bakarlari gisa hasi bazen ere, talde formatuarekin ari da kontzertuak eskaintzen.
Deñe: ahotsa eta teklatua
Santi San Martin: gitarra
Peru Garcia: bateria
Mikel Morenok, Kauta taldearen sortzaileak, gaztetatik jardun du musikaren munduan eta 20 urtez musika ekoizle esanguratsuenekin lan egin du. Kauta taldearekin ibilbidea osatu ondoren, 2021ean bakarkako lehen lana kaleratu zuen, Esnatu baino lehen, hausnarketa, esperimentazio eta barne bizipenen ondorio. Kantu bakoitzari dagokion pisu emozionala jarri dio, enpatiaz betetzeko erronkarekin.
Sarbide politika
Iruzkinak
3