Don Inorrez

Don Inorrez

Sarrerak ikusi
Don Inorrez

Don Inorrez

Sanagustin kulturgunea. Sanagustin kulturgunea (Plaza Nagusia, Azpeitia). Mapa ikusi


Ekitaldia bertan behera gelditu da.

Antolatzaileak ekitaldi hau bertan behera utzi du arrazoi hauengatik:

Problemas técnicos relacionados con los artistas y/o con la sala

Ekitaldi honetarako sarrerarik erosi bazenuen, diruaren itzultzerari ekin diogu. Gainera, mezu elektroniko bat bidali dizugu erosketa egin zenuen email-era, informazio guztiarekin.

Deskribapena

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, taldeko kantari izandakoa bakarkalari gisa ari da. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.

2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen. Proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da nagusi. Udazkenean lan berri bat plazaratuko du: Dardara hura izeneko singlea. Pello Lizarralderen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariarena da. Lan kolektibo honen emaitza ospatzeko, bira berri bati ekingo dio Don Inorrezek. Urriaren 20an igandearekin, Sanagustin Kulturgunean arituko da. Lau dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea arituko dira zuzenean.


Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

Partekatu

Antolatzailea

Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba

Xehetasunak ikusi
Cookieek gure zerbitzuak eskaintzen laguntzen digute. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan, cookie-erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago