Hondamendia / Artedrama

Hondamendia / Artedrama

Sarrerak ikusi
Hondamendia / Artedrama

Hondamendia / Artedrama

soreasu antzokia. soreasu auzoa. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Sinopsia:

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.


Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

3 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/11/3 egunean joan zen
Bikaina
Aspaldi ez nintzela antzerkira joaten eta bere magiarekin konektatu nintzen berriz. Sormen eztanda bat iruditu zaitzaidan, pertsonai oso landuak (gauza txiki eta xumeei aukera oso erakargarriak emanez Gehiago irakurri eta testuinguruaren kokatze aberatsa. Ahanzturan erori ez dadin, jarrai dezala Hondamendiak EHko aretoetatik justizia egiten. Mila esker!
Alba
2023/11/6
Iritzia balioztatuta2023/11/3 egunean joan zen
Detailera eginiko antzezlana
Detailera eta era zainduan eginiko antzeslana! Bikain!
Nirea
2023/11/6
Iritzia balioztatuta2023/11/3 egunean joan zen
Antzezlan bikaina
Gertakizun -kate latz batzuen ondorioz bizitako sentipenak, egunak, asteak, hilabeteak...gogora ekarri eta distantziatik berrikusteko aukera izan dut. Derrigorrezko ariketa, gertatutakoa inoiz ez ahaz Gehiago irakurri eko. Demaseko aktore puskak! Maitasun handiz egindako lana. Zuon lanaz gozatu dugu, ederra izan da!
Leire
2023/11/5

Partekatu

Antolatzailea

Azpeitiko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.