Zure sarrerak erosi
Online salmenta itxita.
Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.
Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.
Ekitaldiaren deskribapena
“Arte y terrorismo” (Autoekoiztua, 2016) izan zen IRAren aurkezpen-txartela Elvirus, Sátira, Medea eta Raissa madrildarrek osatutako rap laukotearentzat. Rap generoaren ezaugarririk bereizgarrienak dituen taldea da eta diskurtso soziala herri-kultura bihurtzeko gaitasuna du.
2018. urtean eszenatoki handietara salto egin zuten “Rap Save The Queen" (Autoekoiztua, 2018) lan berriarekin. Bertan, taldearen izaera agerian uzten duten zortzi abesti dakarzkigute, oinarri gogorrekin eta gaurkotasunez beteak.
'Mad Muasel', berriz, Bilbon jaiotako dancehall musikaria da. 2008an hasi zen 'Novato'rekin batera. Orduan sintetizagailuarekin soilik ibiltzen zen, baina laster batean abesteari ekin zion. Orduz geroztik ehundaka eszenatoki zapaldu eta milaka hanka jarri ditu dantzan. 2010ean 'Ohlala' lehen bakarkako diska argitaratu zuen.
Ozeanoaren beste aldetik etorriko dira 'Masta Quba' eta 'Marie V', Mexikotik, hain zuzen ere. Bikote honek beren herrialdeko errealitate gogorra hitz eta errima bidez adierazten dute eta rap doinuak emakumeen ahalduntzerako tresna gisa darabiltzate.
Sarbide politika