Irulegira bisita

Irulegira bisita

Sarrerak ikusi
Irulegira bisita

Irulegira bisita

Irulegiko aztarnategia. Irulegi. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

 Irulegiko Eskua agertu zen aztarnategira bisita gidatua, Aranzadiko arkeologoek gidatuta eta Hernaniko Udalaren eskutik.

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak euskararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak
zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia- eta
hizkuntza-munduan.  2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago
Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzerako jarraitzen du.


2023ko kanpaina arkeologikoa martxan dago jada, eta Aranzadiren eskutik,
arkeologoen lana ezagutzeko aukera paragabea eskaintzen dugu.
Bertan Burdin Aroko herrixka eta eskuaren etxea erakutsiko dira arkeologoak lanean
dauden bitartean. Gainera, XV. mendeko nafar gaztelua bisitatzeko aukera ere
egongo da, guztia Aranzadiren arkeologoen eskutik.


Iraupena: egun erdiko txangoa. Bisitak bi ordu irauten du.

Irteera: 09:00etan Biteri kultur etxetik.

Prezioa: 5 euro.

Oharrak:
- Egun erdiko txangoa, bertan 2 orduko bisita gidatua
- Aniztasun funtzionala edo mugikortasun murriztua dutenentzat ez da egokia, maldak eta eskailerak dituen ibilbidea egin behar baita
- Oinetako eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da
- Gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendatzen da

* Lortzen den etekin guztia arkeologo gazteek  ikertzen eta industen jarrai dezaten izango da.




Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

1 Iritzia Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/09/9 egunean joan zen
Irulegi
Ederra horrelako iniziatibak antolatzea herriarentzat
Itxaso
2023/09/9

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.