Kantu Bat Gara kontzertua

Kantu Bat Gara kontzertua

Sarrerak ikusi
Kantu Bat Gara kontzertua

Kantu Bat Gara kontzertua

Zumaiena Aretoa, Zumaia. Axular ibiltokia 6. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (teklak).

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa aterako du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Victoria Eugeniako emanaldian lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

2 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2022/01/7 egunean joan zen
OSO EDERRA
Zoragarria iruditu zitzaidan. Kantu bat gara!!!
Arantza
2022/01/8
Iritzia balioztatuta2022/01/7 egunean joan zen
Zoragarria
Oso ona musikoak dekorazioa eta gonbidatuak. Mundiala
Miren
2022/01/8

Partekatu

Antolatzailea

Zumaiako Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.