Katuen kontuak. Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berbak eta kantuak

Katuen kontuak. Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berbak eta kantuak

Sarrerak ikusi
Katuen kontuak. Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berbak eta kantuak

Katuen kontuak. Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berbak eta kantuak

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen.

Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo eta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da eta kantuok hartu ditugu berriro esku artean.

Testuak: Joseba Sarrionaindia

Musika: Ines Osinaga

Irudiak , proiekzioa: Itziar Garaluze

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

6 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2022/09/29 egunean joan zen
ederra
Zirraragarria, Joseba eta Ines. Gogoangarria.
Mikel
2022/09/30
Iritzia balioztatuta2022/09/29 egunean joan zen
Itsasoa da bide bakarra...
Hasieratik amaiera arte gozamena izan zen. Bai Inés Osinagak, Arizmendienean (Oiartzun) ikusi nuenak ez duela asko, eta, orduan, bere testuekin batera sortu zuen musika moduarekin gozatu genuen han i Gehiago irakurri an ginen guztiok... Eta, nola ez, SARRI, hain sakona eta poetikoa. Bien konjuntzioa zirraragarria eta izugarria izan zen... Milesker momentu ahaztezina hori posible egiteagatik.
Inmaculada Larrañaga Ezkurra
2022/09/30
Iritzia balioztatuta2022/09/29 egunean joan zen
Zirraragarria!
Oso argigarriak abesti bakoitzari Josebak egindako sarrerak eta txundigarria Inesen jarduna, intentsitate handikoa. Emaitza zoragarria, hunkigarria! Zorionak biei eta antolatzaileei!
Imanol
2022/09/30
Iritzia balioztatuta2022/09/29 egunean joan zen
Gozamena
Ikaragarri politta! Txapela kentzekoa.
Mikel Erauntzetamurgil
2022/09/30
Iritzia balioztatuta2022/09/29 egunean joan zen
Kolosala!!
Eskerrik asko!!
Zoragarria!! Pribilegio Bat Hor Egon Ginenontzat!! Zenbat Transmititzen Duten, Artixta Itzelak!! Kolosalak!!!
2022/09/30
+ Gehiago

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.