Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa

Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa

Sarrerak ikusi
Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa

Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa

Soreasu antzokia. soreasu auzoa. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Sinopsia:

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da. Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.

Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zuten egin nahi baina arazoa da ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.


Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

1 Iritzia Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/11/12 egunean joan zen
Egin galanta
oso oso ona, ondo adierazten du egungo errealitate gordina.Zorionak!
Josune Murua Murua
2023/11/13

Partekatu

Antolatzailea

Azpeitiko Udala

Xehetasunak ikusi