Narzis@. Borobil Teatroa

Baztartxo Antzokia. Aingeru Kalea 26 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Baztartxo Antzokia

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

SINOPSIA

Peru 11 urteko gazte bat da. Lagunak dituela uste du, bere urtebetetze festara inor ere joaten ez den arte. Beno, norbait bai. Maialen. bere bizilaguna. Bizi guztiko laguna. Egun horretan Peruk 12 urte betetzen ditu. Egun horretan gurasoek Smartphone bat oparitu diote. 

Eta egun horretatik aurrera bere bizia aldatu egiten da. Mundu berri bat aurkitzen du. Mundu birtuala. Mundu horretan beste pertsona bat izan daitekeela ohartzen da, izena aldatu dezakeela. Historiako ikasgaian irakasleak Greziako mitoen  inguruan kontatukoarekin oroitu da, eta Narziso izatea erabaki du. Izen horrekin bizi berri bat asmatzen du. Selfoak ezagutzen ditu, bizi berri horretan arrakasta izateko nola jokatu behar dioten erakutsiko diotenak. Jarraitzaile pila bat lortzen ditu. Baita likek ere.  Oso ezaguna egiten da. Pedrok egun guztia pantaila aurrean pasatzen du, bizitza birtualean gertatzen denak gehiago axola dio  bizitza errealean gertatzen denak baino. Bere benetako lagunak jada ez du garrantzirik. Orain lagun pila bat ditu. Amak ezin du  egoera hori gehiago jasan eta astebete mugikorrik gabe zigortuko du. Astebetean lagun berriak jada ez dira berarekin oroitzen.  Ezaguna izatea uzten du. Ez du jarraitzailerik lortzen. Mugikorra lortu behar du. Galdutako fama errekuperatu behar du orain arte  inork egin ez duen zerbait eginda. Zerbait  bizitza birtuala eta errealaren artean hautaraziko diona.


Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.