Zure sarrerak erosi
Online salmenta itxita.
Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.
Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.
Ekitaldiaren deskribapena
Hitzño bat erran eta, banua berhala
Olatz Zugasti kantariak bere zazpigarren lana aurkeztuko du kontzertuan. Iaz argitaratu zuen Hitzño bat erran eta, banua berhala diskoa eta taldeaz lagunduta agertuko da oholtzan.
Orion bizi den kantari hernaniarrak bere berezko bideari jarraitzen dio diskoa osatzen duten kantetan ere, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin. Hitz horien bidez, besteak beste, gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen saiatzen da.
La cantante hernaniarra presentará su séptimo disco titulado Hitzño bat erran, eta banua berhala. Como en su repertorio habitual, ofrecerá melodías y ritmos derivados de diferentes estilos, con letras que pretenden mirar más alla de las sombras y mentiras de la sociedad actual.
Olatz Zugasti: ahotsa, harpa eta gitarra
Amaiur Cajaraville: baxua
Ander Ederra: gitarrak
Ander Zulaika: bateria eta perkusioak
Gratxina Lertxundi: haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak
Sarbide politika
Iruzkinak
1