Sara Azurza

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Musikaren munduan urteak daramatzan arren, Hemen berriro bere lehen lan luzea aurkeztu berri du Sara Azurza musikagile eta kantari donostiarrak. Bederatzi kantuz osatuta, bizitzako ziklo emozionalez dihardu, mota desberdinetako barne emozio eta sentimenduei zuzendutako lan honetan. Estiloari dagokionez, pop, soul, funky eta elektronikarekin jolas egiten du.
Freskotasun eta kalitate handiko zuzenekoa eskaintzen du, musikari apartez inguratuta eta bere ahotsa aldarrikapen eta espresio artistiko gisa erabiliz.

Sara Azurza: ahotsa
Iker Lauroba: teklatua, gitarra
Julen Barandiaran: baxua
Haritz Lauroba eta Andoni Etxebeste: bateria

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Iruzkinak

2
dibertigarria, aktuala
oso gustora entzun genituen Sararen abestiak . Ahotsa oso polita du. ta bere gorputzako hezkuntzak , freskoa, dinamikoa asko lagundu zuen ordutxo ederra gozatzeko.
Karmele 2023/05/4 egunean joan zen
Kontzertu motza baino ederra!!!
Azkenaldian gure herrian kantari gazte eta onak agertzen ari dira, euskal musika modernizatzen eta gure hizkuntza mundura zabaltzen, tartean Sara Azurza. Atzo kontzertu motza baino ederra eskaini zigun, musikari onekin lagunduta. Pena izan zen Biterira hurbildu zen jende apurra.
Martxel Usarraga Maiz 2023/05/4 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.