Tabuen kutxatik oholtzara

Tabuen kutxatik oholtzara

Sarrerak ikusi
Tabuen kutxatik oholtzara

Tabuen kutxatik oholtzara

Biteri kultur etxea. Biteri kultur etxea. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

BERTSO SAIO MUSIKATU SOLIDARIOA

Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira.

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzuetan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.

Bertsolariak: Alaia Martin, Maialen Akizu, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
** Sarreren salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat bideratuko dira bere osotasunean.

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

3 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2023/09/28 egunean joan zen
Mundiala
Ekitaldi hunkigarria, oso giro onean eramanda. Oso ondo
Sergio
2023/10/2
Iritzia balioztatuta2023/09/28 egunean joan zen
Izugarria!!
Ikaragarria!! Ileak puntan! Dena zoragarria eta unkigarria benetan!! Lan bikaina!!
Eli
2023/09/29
Iritzia balioztatuta2023/09/28 egunean joan zen
Hunkigarria
Gaixotasunaren gogortasuna modu goxoan tratatia
Ana
2023/09/29

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi