Lapurrak, aberatsak, poliziak… Hori eta gehiago du “Hor esketxa dago” emanaldiak. Lapurreta bakarraren hiru ikuspegi ezberdinek eratzen dute umorez beteriko ikuskizuna. Hasieratik bukaeraraino loturak egiten arituko da ikuslea (barre algarek uzten dioten bitartean behintzat) puzzlea erabat osatzen den arte. Erabat dinamikoa den antzerkiak eta bere barne hartzen
dituen umore estilo guztiek ez dute ikuslea asegabe utziko.
Aktore taldea: Peru Ansorena, Nerea Aranburu, Mikel Irazusta,Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo, Graxi Arregi, Ekain Arrieta, Garazi Mitxelena eta Amaia Iraundegi.