BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

Ver entradas
BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

BIDE ARGIAK jardunaldia: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak

ARAMAIOKO KULTUR ETXEA. Nardeaga 36, 01160 Ibarra (Aramaio). Ver mapa


Venta online cerrada.

Para más información pregunta al organizador del evento.

Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".

Descripción

Eraldaketa sozialarena esparru zabala da. Bertan lanean ari garenok, galduko ez bagara, heldulekuak behar ditugu, norabidea adieraziko diguten seinaleak. Bestela esanda, eraldaketa-prozesuen bidean lagunduko diguten bide-argiak behar ditugu. Eta, hona hemen funtsezko hiru bide-argi: euskalgintza eta hizkuntza gutxituen berreskurapen-prozesuak, feminismoa eta genero-berdintasunaren esparrua, eta ingurumena eta iraunkortasunaren arloa, beti ere planetaren eta baliabideen mugen ikuspuntutik.

Hainbat eta hainbat ditugu gizartea eraldatzeko lanean ari diren eragileak, izan herri ekimeneko, izan pribatu, izan publiko. Gorbeialdeko Kuadrillan ere hala ari gara. Goian aipatutako hiru zeharlerroek gizartearen eraldaketa- eta eraberritze-prozesuan izan dezaketen (edo izan behar luketen) papera jorratu nahi dugu jardunaldi honetan: non eta noiz egiten duten bat, nola lagundu dezaketen elkar, zer modutara argitu diezaioketen elkarri eraldaketarako bidea.

Horretarako gonbidatu ditugu gai honi buruz zer esan eta zer ekarri izango duten hiru aditu: Lorea Agirre antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria, Mikel Otero legebiltzarkidea eta ekintzaile ekologista, eta Ainhoa Olaso Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea; Ane Zuazubiskar kazetariaren gidaritzapean ariko dira hirurak.

En este caso el promotor no ha especificado la política de acceso a menores, si tienes cualquier duda te animamos a que te pongas en contacto directamente con él.

5 Opiniones Ver opiniones

Opinión verificadaAsistió el 21/05/2021
Nire iritzia
Hizlariak ederto. Aurkezpena luzeegia. Gaia zabalegia, nire iritzian, fokoa mugatu balitz hobe.
Begoña Basterretxea
25/05/2021
Opinión verificadaAsistió el 21/05/2021
bide argiak bide, lausoak baina aurrera
Jardunaldia uste baino gehiago gustatu zitzaidan. Formatua arina eta entretenigarria egin zitzaidan bertaratu aurretik uste nuenaren kontra. Uste nuen astunagoa izango zela baina arina eta entreteniga Leer más ria egin zitzaidan. Jasangarritasunaren bidetik lana egiterakoan TRANSBERTSALITATEA oso garrantzitsua da eta jardunaldian hori garbi kusi zen. Eragile ezberdinen arteko elkarlana ezin bestekoa dela azaleratu zen eta horren kontzientzia izatea oso garrantzitsua dela nabarmendu zen, behin eta berriz. Indibidualismoak indarra hartu du azken urteotan eta ongizate indibidualaren eskubidea inkonzienteki aldarrikatzen dugu honek duen arriskua kontutan izan gabe. Eta guzti honetaz baliatzen da gaur egun neoliberalismoa (madrileko azken hauteskudeak kasu), bere posizioa indartzeko. Gure esku dago horri bide eman edo elkarlan sare kontzienteak sortu eta lana egitea, lanean jarraitzea. Guretik, txikitasunetik, aniztasuna oinarri hartuta. Eztakit nola izan ziren hizlariaren hitzak baina finean jaso nuen ideia..... GAUR EGUN OSO ERRAXA DA FAXISMOAN ERORTZEA, indibidualismoan oso errax erortzen bait gara. Feminista aktibistak (izena ez dut gogoratzen) bukaeran esandakoa ere asko gustatu zitzaidan; mugimendu feministan lanean hasi zenean beste eragileen lanaren kontzientzia hartu zuela eta momentu baten LEKU edo ERAGILE GUZTIETAN EGON NAHI ZUELA ZIOEN.. DENA ELKARLOTUTA BAIT DAGO. Gaztetasuna iradokitzen zuen baina hortaz gain elkarlanaren eta transbertsalitatearen kontzientzia ere baduela erakutsi zuen. DENA ELKARLOTUTA BAIT DAGO. (Gainera lotsatua esan zuen, esaten ari zena ezer berria izango ez balitz bezala... eta zerbaitekin bukatze aldera baina BENETAKO EGIA ESAN ZUEN) . Besterik gabe eta BLA BLA BLA.... Jarraituko nuke. Eskerrik asko Aitor
Aitor Larrañaga
23/05/2021
Opinión verificadaAsistió el 21/05/2021
Bikain
Horrelako gehiago...
Ander
23/05/2021
Opinión verificadaAsistió el 21/05/2021
3 egoeren elkar-eragina, interdependentzia eta kontzientzia
Saio ederra, ikuspegiak bateratu eta osotasunez euskara, feminismoa eta ekologia uztartuz, zer izan nahi dugu pertsona gisa, zer balio erantsirekin lotu nahi dugu nire/gure komunitatea eta munduko jen Leer más artea?
Olatz
22/05/2021
Opinión verificadaAsistió el 21/05/2021
Oso interesgarria
Eta kontzientzia handiagoa hartzeko guztiz baliagarria. Ea txarangan joateari utzi, eta martxan jartzen gaituen. Mila esker!
Bertol
22/05/2021

¡Compartir!

Organizado por

Gorbeialdeko Kuadrilla

Ver detalles
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.