EÑAUT ELORRIETA. "Irteera argiak"

Baztartxo Antzokia. Aingeru kalea - Ver mapa
Varias fechas -
Organizado por Baztartxo Antzokia

Selecciona tus entradas

Venta online cerrada.

Para más información pregunta al organizador del evento.

Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".

Descripción del evento

Irteera argiak Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti gorantz, sorkuntzan, interpretazioan, eskenatokiaren gaineko agerpenetan eta, batez ere, publikoaren aurreko perzepzioan.

Aukera ezinhobeagoa du publikoak lan berri honen eta kantariaren eskutik abesti berrion zapore gozoa bezain sentikorra eskuzabalki jasotzeko. Lan berria erabat sinesgarria eta atsegina baita, eta neurri handi batean baita hunkigarria ere.

Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek zuzenetara, haseratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna eskenatokira ekarrita. Batetik, barruan dituen kezkak eta sentipenak kantu eder bilakatu dituelako eta hala eskaini dizkigulako, ondoan gauzka kantariak, bihotz berekoak garela sentierazten digularik. Bestetik, kantuek musikaren naturalitateari erantzuten diote, ondoan dituen musikari bikainen lana eta eragina jasoaz, kantuaren oinarria galdu gabe, makinen erabilpen hutsaletik urrun, apaindura soberakorik gabe. Kontzertuak, horrela, humanitatean irabaziko du. Musikaren magia jotzaile talentoa, trebeziaren eta elkarren arteko konplizitatearen baitan dagoela agerian utziz.

Doinu-oinarri iradokitzaile honen gainean kantaria, bere ahotsaren beroaz, tesitura eta forma berrietan esperimentatzen du. Ludiko eta jostari azaltzen da, bare eta zuzen, gure bihotzean barrena bide egiten duen bitartean.


Aspalditik dator Eñaut Elorrieta eta urrutira doa, baina hurbil dago beti. Eta ahalegin honetan erakusten duen kemena eredugarria iruditzen zaigu, bere zereginean etenik gabe ikastea eta hobetzea baitu helburu, kantuen bidez gizakion barrua behin eta berriz eguzki argitara jarriz, gure arima ospelak epeltzeko saiakera amaigabean.

FORMAZIOA:

. - EÑAUT ELORRIETA: Ahotsa eta kitarra akustikoa….

. - FERNANDO NEIRA: Kontrabaxua eta baxua…

. - RUBEN CABALLERO: Kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak….

. - ANDER ZULAIKA: Bateria, perkusioa eta koroak….


Política de acceso

En este caso el promotor no ha especificado la política de acceso a menores, si tienes cualquier duda te animamos a que te pongas en contacto directamente con él.

Vídeo

Comentarios

11
Hunkigarria
Izugarri gustatu zitzaidan, edonori gomendatuko nioke
Iratxe Asistió el 12.02.2022
maaaaaravilloso
oso oso ederra
Mery Asistió el 12.02.2022
Mundialaaa!!
Motzegia egin zitzaidan!!Oso ona izan zen!!
Naiara Asistió el 12.02.2022
Eñaut Elorrietana
Earra kontzertue!! Earki disfrutau deu
Maite Asistió el 12.02.2022
Ederra
Kontzertu polita izan zen naiz eta Ilargia ez zuen abestu errepikatzeko modukoa
Maitane Asistió el 12.02.2022
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.