Sinopsia:
Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da. 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote oraindik. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, haien identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen muntaian. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.