NOGEN (sarrerak agortuta)

NOGEN (sarrerak agortuta)

Ver entradas
NOGEN (sarrerak agortuta)

NOGEN (sarrerak agortuta)

Soreasu antzokia. soreasu auzoa. Ver mapa


Venta online cerrada.

Para más información pregunta al organizador del evento.

Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".

Descripción

Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren

gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren

azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago,

mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren

atzean? Zer dago mozorrotatutako ideal eta amets horien

azpian? Zer dago Under Alt?

Galdera hauen atzetik sortu da Under Alt, Nøgen taldearen

bigarren lan luzea. Erantzunak gordinak dira eta ezpalak

dituzte. Kanpo azalaren azpian ez dago aringarririk ez

metaforarik. Beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako

ametsak, ezinak, damua, malenkonia, loturak eta Liv til

døden diskoarekin lotura egiten duen denboraren muga

salbaezinaren kontzientzia daude.

Esandako guztia irudi bakar batean laburtzea Markel

Idigoras taldekidearen eskutik eotrri da. Izan ere, diskoaren

azalean, izan nahi genuenaren eta emandako pausoen

emaitza gordina, giza azal biluzian bildu du Thomas Ibarrolak

ateratako argazkiarekin. Non, azalean ez bada, nabaritzen da

denboraren eta bizitzaren higadura?

Lan berriak ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko

haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik.

Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen

badute ere eta, Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa,

Zuek, Ihes edo Euria abestiak aurreko diskoaren indie-folk

estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock

indartsuago batean arituko dira. Horrela, Mila aldiz, Alene

edo Erori arte abestiek, esaterako kapa elektriko anitzek

sortutako riffen laguntza izango dute eta Gelditu dena, pop

soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren

arteko orekan kokatzen da Under Alt.

Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako

Nøgeneko Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira

bakarrik aritu. Haritz Harreguyren estudioan grabatu

eta nahastu dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan

masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen

atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja

Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin

lagundu dute.

Orain, urtebeteko lana zuzenean defendatzeko erronka du

Nøgenek aurretik eta bira hasteko, azken bira amaitzeko

aukeratutako Victoria Eugenia antzokia erabiliko dute.

En este caso el promotor no ha especificado la política de acceso a menores, si tienes cualquier duda te animamos a que te pongas en contacto directamente con él.

¡Compartir!

Organizado por

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Ver detalles
Las cookies nos ayudan a ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso de cookies. Más información