2021ean kaleratutako bigarren lana, Aho Uhal, aurkeztuko du musikari donostiarrak. 12 kantuz osatutako lan kontzeptuala da diskoa, kolaborazio esanguratsuak izan dituena: hitzetan, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak, eta ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta Idoia Asurmendi artistak, besteak beste.
Horrela, aberastasuna dario diskoari: ahots, melodia eta soinu-geruza desberdinek oso giro berezia sortzen dute kantuetan zehar.
Olatz Salvador: ahotsa
Ander Zulaika: bateria
Jagoba Salvador: baxua
Pablo Novoa: gitarra, programazioak, sintetizadorea
Mattin Saldias: gitarra