Rotten Amairu edo Rotten XIII Tafallan sortutako punk-rock musika taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-k, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek. Taldea osatzen duten pertsonak: Endika Iriso (Ahotsa), Javi Fernandez (Baxua), Patxi Uriarte (Gitarra), Amaiur Esparza (Bateria) eta Irati Palacios (Gitarra). 2017an argitaratu zuten beraien disko bakarra, autoekoitzia: Oi! Baldorba.
Txerokee 2017an sortu zen talde madrildarra da. Bikote ziren baina estudioan laukote izatera pasa ziren 'Salvaje' diska osatzeko, CD fresko eta zuzena. Beraien influentzietan beste hainbat talde daude, tartean Porco Bravo. Diska honen helburua punk azelaratu dosi on batekin entzulea arnasik gabe uztea da. Argi dute estiloa, eta argi dituzte ere hitzak, gehienak aldarrikatzaileak.
Alerta Gorria berriz, 2009an sortutako punk-oi! taldea nafarra da.