Izaro + Deñe (Sarrerak agortuta)

Izaro + Deñe (Sarrerak agortuta)

Ver entradas
Izaro + Deñe (Sarrerak agortuta)

Izaro + Deñe (Sarrerak agortuta)

SOREASU ANTZOKIA. SOREASU AUZOA. Ver mapa


Venda en liña pechada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Descrición

Izaro Andres Zelaieta (Mallabia, 1993).

Sortzailea, erromantikoa eta ameslaria. Lo txarrekoa, baina lotia. Zer izan nahi ez duen oso argi daukana, baina zer izan nahi duen ez hainbeste.

Fisikako ikasketei ekin zien, eta gustoko ez zituela konturatzean nobela bat idatzi zuen klase orduetan, sekula argitaratu(ko) ez duena. Gero Komunikazioko Gradua ikastera joan zen Donostiara. Ikaskide bati tonbola batean gitarra bat tokatu zitzaiola eta jotzen ikasten hasi zen bere kabuz, eta bat-batean konposatzen.

Hemendik eta handik bakarka eman zituen kontzertuak egun bere baterijolea den Oriol Floresek taberna batean jotzen ikusi eta disko bat grabatzera animatu zuen arte. Gutxira, Kaliforniara joan zen ikastak bukatzera eta han pasa zituen hilabeteek konfirmatu zioten musika egiten bizi nahi zuela. Bueltan bere lehen diskoa grabatu zuen.

Izaroren unibertso poetikoa soinu-urtaro eta kontinenteak gurutzatzeko prest dator. Bere debut album nabarmenaren ondoren (om, 2016), pasa den urtean bere kontsakrazio urtea izan zen bere bigarren lanarekin (eason, 2018). Sekula ez du lortu euskal artista hain gazte batek, hain denbora gutxian “sarrerak agortuta” kartela jartzea Euskal Herriko tenplu musikal guztietan (Kursaal, Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia…). Sekula ez du lortu artista batek kontzeptu eta estilo proposamen hain zabal batekin, hainbeste emozio eta gustorik, aurreiritzi eta muga gabe bere sormenean. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, mediterraneoaren tzala, edo melodia urratu eta geldoa. Eta hiru belaunaldi elkartuaz kontzertu berean: berarekin mundua aldatu nahi duten gazte ameslariak, maitemintzen diren bikoteak, seme-alabei esker Izaroren unibertsora hurbiltzen diren gurasoak bertan ilusioz murgiltzeko, edo alderantziz, beraien aisialdi familiarra emanaz adinik gabe.

Baina gainera, sortzailea hurbiltzea lortu du, pertsona, artista. 25 urterekin jasoak ditu jada hainbat sari: MIN sarietan euskarazko album onenera egon zen nominatua om-ekin 2016an, 2018an Musika Bulegoa saria irabazi zuen eason-ekin, emakumearen defentsarekin duen konpromisoagatik ere errekonozitua izan da (Bizkaiko Batzar Nagusiak), Ben Sharrock bezalako zinemagileen deiak jaso ditu bere musika haien lanetan erabiltzeko, Giza Eskubideen nazioarteko mintegietan parte hartu du, eta beste hainbat proiektutan dabil orain lanean.

“eason” Espainiako diskorik salduenen zerrendako 14. postura heldu zen, eta 9 astez mantendu zen zerrenda horretan. Eta hori guztia autoekoizpen eta autokudeaketatik lortu du. Orain, 'Limones en invierno' diska aurkeztuko du Soreasu Antzokian.


Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Vídeo

15 Opinións Ver opinións

Opinión verificadaAsistiu o 21/11/2020
Impresionante!!!!!
Muy cercana, natural y elegante
Olatz
23/11/2020
Opinión verificadaAsistiu o 21/11/2020
Brillante
Tanto deñe como izaro estuvieron geniales
Olga
22/11/2020
Opinión verificadaAsistiu o 21/11/2020
Zoragarria
Ikusgarria!!!
Javier
22/11/2020
Opinión verificadaAsistiu o 21/11/2020
Muy bueno
Muy bueno
Edurne
22/11/2020
Opinión verificadaAsistiu o 21/11/2020
Muy bueno
Muy bueno
Amaia
22/11/2020
Cargar máis

Compartir!

Organizado por

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Ver detalles