selecciona as túas entradas
Venta online cerrada.
Para máis información pregunta ao organizador do evento.
Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".
Descripción do evento
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makila, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan honek: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez-pare topo egiten duen honetan, haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.
Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Ekintza eszenikoaren bidez, aipaturiko gaien inguruko galderak planteatzen zaizkio publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.
Fitxa artistikoa
Sorkuntza eta gidoia: Iraitz Lizarraga
Antzezleak: Maren Basterretxea /Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta
Diseinua eta atrezzoa: Izaro Lizarraga
Publikoa: familiarra , 5 urtetik gora. Helduentzako ere
Lekua: antzokiak, kultur etxeak, eskolak
Iraupena: 55 minutu
Política de acceso