selecciona as túas entradas
Venta online cerrada.
Para máis información pregunta ao organizador do evento.
Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".
Descripción do evento
“KOPAZ KOPA” Rex Pickett-en ‘Entre copas/Sideways’ eleberriaren euskarazko bertsioa da. Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainhoa Aierbe eta Ainara Ortega antzezlanaren protagonistak dira, eta zuzendaria, Garbi Losada.
Rex Pickett Californian jaio eta San Diegon hazi zen. 80. Hamarkadan, Los Angelesera joan, eta bertan USC Zinema Eskolan graduatu zen. Gidoiak idatzi eta zinema independente zuzendari lanetan aritu zen. 1995ean eleberriak idazteari ekin zion. Haren lehendabiziko eleberriak, La Purísima izeneko misterioak, ez zuen argia ikusi. Bigarrena “Sideways” izenekoa, 1999an argitaratu zuen. Hainbat editore eta zinema produktoreri bidali zien, eta horiek atzera bota zuten, baita 18 aldiz ere.
Azkenik, “Sideways” argitaratu egin zen, bai eta kritikak txalotu ere. 2004an zinemara eraman zuen Alexander Paynek. 350 sari baino gehiago jaso zuen, gidoi moldatu onenaren Oscar Saria tartean. Horrez gain, zeharo eraldatu zuen ardoaren munduaren pertzepzioa, mundu osoan gurtu obratzat jotzeraino.
Istorio txiki bat, bizitzaz betea
“Kopaz kopa”, Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak moldatu eta Ane Labakak itzulitatako antzezlana da. Honetan, detailez jositako istorio txikiak kontatzen dira. Hasieran komedia hutsala badirudi ere, antzezlana garatzen doan artean, karga sakonagoa bereganatzen doa.
Ados Teatroa-k eta Bidebitarte Kooperatiba-k produzitutako antzezlana, xumetasunez kontatutako istorioa da. Entretenitzen utzi gabe, bakardadea, indibidualismoa, laguntasuna eta melankolia bezalako gaietan murgiltzen da.
“Kopaz kopa”-k gozatzera gonbidatzen gaitu, existentziaren momento grisak alde batera uzten. Eta atzeko planoan, beste pertsonaia bat balitz bezala, upeldegiak eta mahastiak: Lau protagonisten sentimenduen leherketak hautsitako bakezko leku gisa.
Política de acceso
Comentarios
2