selecciona as túas entradas
Descripción do evento
KONTZERTUA: Bea Asurmendi Garcia
Bea Asurmendik maiatzean kaleratuko du Asteartea izeneko diskoa, eta aurrestreinaldi kontzertua eskainiko du Aramaion, bere jaioterrian. Jazz garaikidea eta folka fusionatzen dituzten euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abesti hunkikorrek osatzen dute bere lana. Bere bizitza nabarmen markatu zuen emakumeen talde batean izandako esperientzia eraldatzailean daude inspiratuta abestiak. Bearen ahots bereziak eta sentsibilitatez beteriko letrek emoziozko soinu paisai bat erakusten digute, ondorengo gaiei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena: dolua, barkamena, maitasun propioa, sororitatea eta osasun mentalaren garrantzia.
NOIZ: Martxoaren 27an, 19:00etan
NON: kultur etxean
SARRERA: 3 € (Jasotako dirua musika etxera bideratuko da)
Sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira
Aforo mugatua
Política de acceso