Familia osoari zuzendutako ikuskizun berri honetan, Jules Verne idazlearen Munduari itzulia 80 egunean abenturazko istorioaz gozatuko dugu. Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea helburu dutela.
Glu Glu konpainiak egindako bertsio libre honetan, ordea, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakustea da helburua, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere, Itoitz eta Urdiñe neba-arreben eskutik.
Tonu komiko eta musikala baliatuta, herritik irten gabe 80 minututan mundu osoko pertsonekin bizi daitekeela erakutsiko digute.
Adina: 3-9 urte
Iraupena: 60 min.
Zuzendaria: Ugaitz Alegria
Testua: Galder Pérez
Aktoreak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal