1. sarrera mota: elkarrekin egongo diren 3 aulki.
- Eguerdian 3 aulki: 15 € (5 € aulki bakoitza)
- Arratsaldean 3 aulki: 30 € (10 € aulki bakoitza)
2. sarrera mota: elkarrekin egongo diren 4 aulki eta mahai bat.
- Eguerdian 4 aulki eta mahaia: 20 € (5 € aulki bakoitza)
- Arratsaldean 4 aulki eta mahaia: 40 € (10 € aulki bakoitza)
ZZ ROCK JAIALDIA: Urriak 17
13:00: GIZZARD (Madril) Psikodelia
17:00: VICTIMAS CLUB (Gasteiz)
18:30: EZPALAK (Urola Kosta) Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuitu barruko musika-taldea.
20:00: THE UNFINISHED SYMPATHY (Bartzelona)
ADI: Segurtasun neurriak direla eta sarrera erosterakoan ondorengo baldintzekin ados zaude:
- Sarrera erosterakoan izen-abizenak eta telefono zenbakia bete beharra dago.
- Jaialdia ospatuko den karpa sarreran NAN agiria erakutsi beharko da, emandako izen abizenak kontrastatzeko.
- Sarrera eta irteeran hidrogela egongo da eta derrigorrezkoa izango da eskuak honekin garbitzea.
- Karpa barruan derrigorrezkoa izango da denbora guztian musukoa erabiltzea, edariak hartzeko momentuan izan ezik.
- Denbora guztian exerita egon beharko zara eta jaikita egotea guztiz debekatuta egongo da, karpatik ateratzeko ez bada.
- Karpa barruan erretzea guztiz debekatuta egongo da.
- Zerbitzariak egongo dira edariak barratik mahaietara eramateko.
- Emanaldi bakoitza bukatzerakoan, karpatik irten aurretik exerita itxarongo duzu, antolatzaileek jaiki zaitezkela adierazi arte.
Neurri hauek ulergarriak ikusiko dituzuela espero dugu. Mila esker.
Zarraparra Kolektiboa