Udaberriko Lurra Taupaka Festa - Amillubi

Iraeta Auzoa. Amillubi baserria - Vedi mappa
Varie date -
Organizzato da Amillubi Lurra Taupaka
Promoter s logoa 4x5 cm 150ppp 240x300

Acquista i tuoi biglietti

Vendita online chiusa.

Per maggiori informazioni chiedi all'organizzatore dell'evento.

I dettagli dell'organizzatore sono nella sezione "Organizzato da".

Descrizione dell'evento

Datorren maiatzaren 11rako egun osorako egitaraua prestatu dugu Amillubin, beraz, gorde data!

Bisita gidatua egiteko aukera egongo da goizean proiektua hobeto ezagutzeko. Eta, horretaz gain, eskaintza kulturala ere egongo da egunean zehar: kontzertu, bakarrizketa, poesia errezitaldia…

Antolatu ditugun ekintza guztiak Amillubi baserrian eta bere lurretan burutuko baditugu ere, ibilgailuak Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan utziko ditugu eta Amillubira iristeko ibilbidea adierazita egongo da (5-10 min oinez). Mugikortasun arazoak dituztenentzat berriz, garraio zerbitzua egongo da Iraetako aparkalekutik Amillubira maiztasunez.

Edozein zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 telefono zenbakian.

Jarraian duzue egitarau osoa:


11:00etan Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisita.


12:00etan
Bi ekintzen arteko aukera:        
      1- Enekoachekin “Lurrarekin konexioa” saio umoretsua (Antton Telleria)
      2- Baso bainu-ibilaldia Tantai Kooperatibaren eskutik.


13:30ean Poteo musikatua (EHko Batukada Feminista Sarea).


14:30ean
Bazkaria.


15:30ean
Umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojer-en eskutik.


16:30ean
Bakarrizketa umoretsua GREGOren eskutik (Beatriz Egizabal)


17:30ean Mejillon Tigre
kolektiboaren errezitaldia


18:30ean
Kontzertuak: 3zur, Pelax eta Babarrunba taldeekin.


Egunean zehar, gainera, umeentzako txokoa egongo da proposamen desberdinekin.


.....

Politica di accesso

In questo caso il promotore non ha specificato la politica di accesso ai minori, per qualsiasi dubbio ti invitiamo a contattarlo direttamente.

Galleria

Commenti

6
alaia
konpartitzeko eta sentitzeko gunea. Urtero errepikatu behar den ekitaldi bat
Andrea Ha partecipato il 11/05/2024
Izugarrizko festa
Talde lan perfektu baten eredu
Myrian Ha partecipato il 11/05/2024
Izugarria
Mila esker dena horren txukun eta horrenbeste mimorekin antolatzeagatik. Zorionak.
Ander Ha partecipato il 11/05/2024
ZORIONAk!!!!
ESKERRIKASKO horrelako proiektuetan sinisteagatik eta posible bihurtzeagatik!!! Lekua ametsetako paraisua!!
Nora Ha partecipato il 11/05/2024
Amillubi amets iturri
Ederra proiektua
Carmen Ha partecipato il 11/05/2024
Noi e i nostri partners utilizziamo cookie propri e di terze parti con il fine di offrirti il ​​servizio correttamente, analizzare le visite effettuate alla nostra web e, in casi specifici, mostrarti pubblicità e consentirti di condividere contenuti sui social network. Puoi ottenere maggiori informazioni sui cookie, consultando la nostra Politica sui Cookies.