Erdi Aroko jatorria duten hiriko guneak dira kañoak. Haien eginkizun nagusia etxebizitzetako ur zikinen hustubide izatea zen, baina, gaur egun, Erdi Aroko etxadien barnealdean kokatzen diren gune publikoak dira, lorategi botaniko gisa berreskuratu direnak.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 6 € pertsonako.
- Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita guiada a los caños medievales.
- Topalekua: turismo-bulego, Espainia plaza 1.
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
COVID protokoloa
Eusko Jaurlaritzaren 30/2021 dekretuaren arabera, aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan 20 pertsonako taldeak elkartu daitezke. Barnealdean, 10 pertsona elkartu ahal izango dira. Bisita gidatuak egiten dituztenek maskara erabili beharko dute uneoro, ezin baita bermatu metro eta erdiko gutxieneko distantzia. Informazio gehiago.
Harremanetarako
Zerbitzuaren baldintzak orokorrak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.