Compra os teus bilhetes
Venda online encerrada.
Para mais informação pergunta ao organizador do evento.
Os dados do organizador estão no apartado "Organizado por".
Descrição do evento
Joseba Tapiaren disko berria.
Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren talde berria sortu du Joseba
Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza
zuzenean grabatu du disko batean eta hori aurkeztuko du. Musika popular berri
eta duin bat proposatuko digu eta berriro trikitxa hartu du gerrian.
Burua itzulika dabilkit eta erditu beharra daukat. Nire kezkek eta ofizioak
sormenean jarri naute. Nire ahalegina kantagintza modernoa eta musika herrikoia
uztartzea da. Bi mundu horietan lanean nabil aspaldian eta beste pauso bat eman
behar dut , konkista berri bat, lur eremu berri bat,... alde batetk, lehendik datorren
manera bat, estruktura bat, lelo edo estribillo bat, eta beste aldetk, kantagintza
modernoaren ariari traka egungo testu eta idazleen ekarriak baliatu behar ditut.
Nolabait folk progresista bat osatu behar dut. Euskarari eta euskaldunarentzat ari
naiz lanean. Harrokeria dirudi baina ziur nago etengabe behar duela gure
munduak kantu berria, kantu berritua, kantatzeko izango den errepertorio berria.
Kontzeptu berri hau bakarka eta taldean aurkeztuko dut.
Kantua, dantza eta humore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!!
Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean.
Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa.
10 musikari eskenatoki gainean:
-Joseba Tapia: trikitxa
-Nerea Erbit: koroak
-Leire Berasaluze: koroak
-Kristina Aranzabe: koroak
-Jon Celestno: tronpeta
-Ibon Irixoa: saxoa
-Asier Ituarte: tronboia
-Txus Aranburu: pianoa
-Iñigo Telletxea: baxua
-Iker Uriarte: jazpana
Política de acesso
Comentários
3